Partidu denak irabazi zegoen Sestao Riverren zelaian nagusitu dira durangarrak(1-2).
Garaipen handia lortu du asteburuan
Durangoko Kulturalak Sestao Riverren zelaian. Sestao hirugarren mailako liderra zen lehenengo lau jardunaldietan garaitu ondoren eta Kulturalak bolada horri amaiera emateaz gainera, beste behin markagailuari buelta ematea lortu du.
Lehenengo zatian Sestaok eraman zuen partiduko gidaritza eta 27 minutuan markagailuan aurreratu zen Barrasaren gol baten bidez. Kulturalak ez zuen bururik makurtu eta orduantxe hasi zen ondoen jokatzen. Kulturalak ezarritako presioaren eta errtimoaren adibide da denbora gutxian bost korner atera zituztela. Horietako batean Ikerrek berdinketaren gola sartu zuen. Bigarren zatian ere Axier Intxaurragaren mutilek aurrera egin zuten eta atzealdearen huts bat aprobetxatuz, Ikerrek bere bigarren gola sartu zuen.
Orain, Amorebieta da hirugarren mailako liderra 15 puntugaz; jokatutako bosT neurketak irabazi dituzte. Bigarren tokian hiru talde daude 12na puntugaz: Durangoko Kulturala, Sestao River eta Laudio.
EMAITZAK
Gernika C.S.D. 3 - 0 Zalla U.C.
Santutxu F.C. 2 - 1 Eibar S.D. B
Sestao River Club 1 - 2 Cultural de Durango S.
Santurtzi C.D. 3 - 2 Laudio C.D.
Amurrio Club 0 - 0 Lagun Onak C.D.
Leioa S.D. 1 - 0 Portugalete C.
Basconia C.D. 1 - 1 Beasain S.D.
Aurrera Vitoria C.D. 1 - 1 Zamudio S.D.
Amorebieta S.D. 2 - 0 Elgoibar C.D.
Zarautz K.E. - Arenas Club