Munduko txapelketan parte hartuko du Kerejetak

Anboto 2010ko ira. 16a, 11:29

Joseba Kerejeta Kroaziako Mali Losinj irlan lehiatuko da. 2008an berak irabazi zuen Venezuelako Margarita irlan egindako munduko txapelketa.

Kroaziako Mali Losinj irlan lehiatuko da. 2008an berak irabazi zuen Venezuelako Margarita irlan egindako munduko txapelketa. Txapelketa barikuan eta zapatuan garatuko da bost orduko jardunaldi bitan (10:00etan hasita). Datozen urte bietako urpeko arrantzako munduko txapelduna nor den domekan, 20:00etan, jakinaraziko dute. Arrantzarako bi gune daude; baldintza klimatologikoak eragozpen bihurtzen badira, badaezpada, erreserba gune bat ere prest dago. Arrainei dagokienez, arrain bakoitzeko gehiengo kupo bat dago, bai kantitateari eta bai kiloei dagokionez (12,5 kilo gehienez). Aitzitik, arrainen gutxiengo pisua ere zehaztu dute: meroa (pieza bakarra, 3.000 gramo gutxienez), Limoi arraina (10 pieza gehienez, 2.000 gramo gutxienez), Palometón arraina (10 pieza, 2.000 gramo), Atlantikoko Bonita arraina )10 pieza, 2.000 gramo eta beste espezieak (10 pieza, 500 gramo). Aurten 21 herrialdek parte hartuko dute txapelketan. Kerejetak Espainiako selekzioagaz parte hartuko du eta, besteak beste, Italia, Grezia, Hego Amerika eta Brasilgo selekzioak izango ditu aurrez aurre. Losijn 33 kilometro luzeko irla da Adriatiko itsasoan kokatua. Mali Losing 8.500 biztanleko herria da eta urpeko arrantzarako zaletasun handia dago. \"Fisikoki zein animikoki ondo nago\" Joseba Kerejetak bere webgunean (www.josebakerejeta.com) azaldu duenez \"fisikoki eta animikoki ondo nago, nahiz eta batzutan prestaketa lan intentsoak apur bat indargabetu egiten zaituen\". Txapelketari buruz zera dio: \"Txapelketa zaila izango da eta arrain gutxi dagoenez, ingurukoak diren parte hartzaileak izango dira faborito, arrantzarako zonalderik onenak ezagutzen dituztelako\". Hala ere, \"gauzak zail jartzen saiatuko gara\". [img]http://www.anboto.org/images/8100/8137/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!