Galdu barik darrai Kulturalak. Hiru jardunalditan garaipen bat eta berdinketa bi lortu ditu.
Ligako hirugarren jardunaldian eta etxetik kanpora jokatutako bigarren neurketan puntu bat batu zuen Durangoko Kulturalak, Amurrioren kontra husna berdindu ondoren. Aurreko
lehia bietan bina gol jasoak zituen Axier Intxaurragaren taldeak eta Amurrion bere atea hutsean mantentzea lortu zuen. Muniozgurenek izan zuen durangarrentzat aukerarik garbiena, baina baloia zutoinera joan zen.
Orain Kulturala seigarren dago sailkapenean bost punturekin. Sestao, Amorebieta era Laudio dauden lehenego hiru postuetan orain arteko hiru neurketak irabazita.
Datorren asteburuan
sailkapenean azkenaurreko dagoen Santurtzik (berdinketa bat eta porrot bi orain arte) bisitatuko du Tabira.