Manowar zuzenean, gaur, Durangon

Anboto 2010ko ira. 10a, 10:27

Manowar heavy talde mitikoa Durangoko Landako Gunera dator gaur, irailak 10.

Manowar heavy talde mitikoa Durangoko Landako Gunera dator gaur, irailak 10. Death to Infidels izeneko bira egiten ari da New Yorkeko taldea, beren aurretik joko duen Hollyhell taldearekin batera. Mundu osoan dabiltza kontzertuak ematen. Iluntzeko 20:00etan hasiko da kontzertua. Manowar taldea 1979an sortu zen. Heavy metalari eskainitako hitzengatik dira ezagunak; batik bat jotzen dituzte musika estilo honetan hain ohikoak diren kantu epikoak eta mitologikoak. Beren doinu indartsu eta kontzertu luzeengatik ere ezagunak dira. RockNRock enpresak Durango aukeratu du berak antolatutako hainbat kontzertu ospatzeko. Modu honetan, nazioarteko rockaren izen handienetakoak etorriko dira Landako erakustazokara: Manowar, Alice Cooper eta Motorhead.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!