Urteko azken hilabeteetarako ateak zabalik eta programazioa prest dituzte San Agustinen

Anboto 2010ko ira. 7a, 14:25

Hamalau emanaldi biltzen dituen programazioaren aurkezpenera deitu dituzte hedabideak antzokira gaur Arantza Arrazola Durangoko San Agustin antzokiko programatzaileak eta Mari Jose Balier zinegotziak.

Hamalau emanaldi biltzen dituen programazioaren aurkezpenera deitu dituzte hedabideak antzokira gaur Arantza Arrazola Durangoko San Agustin antzokiko programatzaileak eta Mari Jose Balier zinegotziak. Besteak beste, umeentzako bost ikuskizun izango dira datozen lau hilabeteetan aukeran. Aktorea Aritza Rodriguez zaldibartarra daukan Mondo Flurss umeentzako antzezlanaren emanaldirako zabalduko dituzte ikasturte honetan ateak San Agustinen: irailaren 19an, 30 minutuko emanaldi bi eskainiko ditu Kolore Bitxia Teatroa taldak, 2 eta 5 urteko umeei zuzenduta. Umeen neurrira egindako lana da Mondo Flurss, txikitxoenek ere arte eszenikoak maitatzen ikas dezaten sortutakoa. Irailaren 26 arratsaldean ere, umeentzako antzerkia izango da antzokian: bost urtetik gorakoentzat Jokin Oregik zuzendu duen Robot maitea lanaren emanaldiagaz.

Estreinaldi bi

Umeentzako ikuskizun biren estreinaldiak hartuko ditu bestalda, urteko azken lauhilekoan San Agustin kulturgunearen eszenatokiak: Gorakada taldearen azken lana, Erraldoitxo, abenduaren 19an izango da San Agustinen ikusgai, eta urriaren 24an erakutsiko dute lehenengoz, Logela Multimedia talde elorriarrak umeentzako sortu duten ikuskizun berria. Durangoko jaien aurretik, irailean eta urrian Durangoko San Agustinen aukeran ditugun ikuskizunak azpimarratu ditu Arrazola programatzaileak gaurko aurkezpenean: urriaren 3an ikusgai izango dugun, eta aktore espainiar oso ezagunak biltzen dituen Mutis Producciones kopainia madrildarraren Tres antzezlana nabarmendu dute batetik; \"ikuslegoari barre eragitea helburu duen antzezlan komertziala da, jende andana erakartzen duena antzokietara\", Arantza Arrazolaren berbetan. Telebistatik ezagunak dira Tres lanean oholtza gainean jarduten duten Kiti Manver, Nuria Gonzalez, Aurora Sanchez, eta Octavio Pujades antzezleak. Urte amaieran ere programazio anitz, kalitatezko eta zabala eskaintzeko helburuz atondu duten egitarauan, magia, dantzak eta musikak ere izango du, bestalde, San Agustinen lekurik: Mag Lari ilusionista kataluniarra urriaren 11n, eta Yllana konpainiaren musika eta dantza ikuskizuna, Hermanos de baile, urriaren 23an izango dugu Durangon.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!