Luis Gordillo artista sevillarraren eta Eusebio Sempere margolari valentziarraren lanak dira.
Luis Gordillo artista sevillarraren eta Eusebio Sempere margolari valentziarraren lanak dira joan zen zapatutik irailaren 26ra arte Durangoko Arte eta Historia Museoan bisitagai ditugunak. Serigrafia serie bik, testuek eta poema batek osatzen dute erakusketa.
1981ean Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen Gordillok 1975 eta 1979 urteen artean idatzitako testuak, eta bere sei serigrafia lan batzen ditu Durangoko Museoan dagoen Alma nok izeneko bildumak.
Bestalde, Eusebio Sempere artista valentziarraren Transparencia del tiempo izeneko bilduma ere ikusgai dugu irailean Durangoko Museoan: Sempereren bost serigrafia lan eta Edmond Jabés-en poema bat dira erakusketarako hautatutakoak.
Euren bizitzako ibilbide luzean, besteak beste, informalismoaren, Pop amerikarraren, kubismoaren eta konstruktibismoaren eragina izan duten artista bien lanaren bildumak beteko du ikasturteko lehenengo hilabetean, beraz, Durangoko Arte eta Historia Museoa.
[img]http://www.anboto.org/images/8000/8080/1.jpg[/img]