Arandoño kultur elkarteak gonbidatuta datoz irailaren 3an Gerardo Rifon, Ainhoa Zubillaga eta Francisco Herrero musikariak kontzertua eskaintzera.
Arandoño kultur elkarteak gonbidatuta datoz irailaren 3an Gerardo Rifon, Ainhoa Zubillaga eta Francisco Herrero musikariak Durangoko San Fausto elizan kontzertua eskaintzera. Irailaren 3an, 20:15etan da organuaren, kantuaren eta bibolinaren hiru maisuon emanaldia.
Besteak beste, Haendel, J.S.Bach, Schubert eta Mahler-en obrak eskainiko dituzte bariku honetako Durangoko hitzorduan hiru musikari euskaldunek.
San Fausto elizako organua, Durangoko Santa Susana komentutik eramandakoa da: apirilean komentua itxi zutenean eraman zuten San Faustoko parrokiara. Lehenengo aldia izango da barikukoa, organua San Fausto elizan kontzertu baterako erabiltzen dutena.
Orain hamahiru urte sortutako elkarteak 2010 urte honetarako antolatu dituen ekitalditaldietako bat da irailaren 3ekoa: maiatzean lehenengoz antolatu zuen \"solasaldi-kontzertu\" bat Arandoño kultur elkarteak, Montserrat Torrent organu-jotzailea izan zen orduko hartan gonbidatua. Urte honen amaierarako, abendurako ere antolatu du Arandoño kultur elkarteak organu-zaleentzako emanaldia.