Aurten ez dute Dur&Go nazioarteko eskalada txapelketa Durangon antolatuko

Anboto 2010ko abu. 30a, 14:17

Krisiaren ondorioz \"aurrekontuak doitu\" beharra izan dutenez, Dur&Go nazioarteko eskalada Masterra \"ez da Durangon antolatuko\" Ander Gorrotxategi Gazteria, Kirol eta Hezkuntza batzordeko presidenteak.

Krisiaren ondorioz \"aurrekontuak doitu\" beharra izan dutenez, Dur&Go nazioarteko eskalada Masterra \"ez da Durangon antolatuko\" Ander Gorrotxategi Gazteria, Kirol eta Hezkuntza batzordeko presidenteak. Dur&Go nazioarteko Masterrak ezin izango dio Durangon jarraipenik eman iaz hasitako aro berriari. Iazko irailean Dimatik Durangora tokialdatu zuten txapelketa eta bertaratutako eskalatzaileen maila handiagatik eta txapekljtea bertatik bertara jarraitu zuten zale kopuru altuagatik esperientzia arrakastatsua izan zen. Aurten, ordea, \"krisiaren eraginez Durangon ez antolatzea erabaki dugu\" azaldu du Ander Gorrotxategi zinegotziak: \"Masterrak azpiegitura handia eskatzen du eta aurten beste lehentasun batzuk ditugu\",dio. Datorren urtean Masterra berreskuratzeko aukerari buruz galdetuta, \"ikusi egin beharko da beste herri batean antolatzeko modurik baduten eta holan bada txapelketak zer arrakasta daukan\", argitu du Gorrotxategik. [img]http://www.anboto.org/images/8000/8050/1.jpg[/img] \"Ulertzen dugu Udalaren erabakia\" Iaz Masterreko antolaketa lanetan ibili zen Inaki Erdoizak adirazi duenez, \"eskalada masterra aurten antolatzea guztiz baztertu dugu\". Ez dute antolatuko ez Durangon eta ez beste inon. Erakundeen babesa \"beharrezkoa\" ei da horrelako txapelketa bat antolatzeko: \"Maila batera arte autofinantziatu genezake txapelketa, baina gastu guztiei aurre egitea ezinezkoa da\", dio. Teorian txapelketa Durangon antolatzeko konpromisoa urte birakoa zen, baina \"krisiak gogor jo du alde guztietan eta ulertzen dugu Udalaren jarrera\". Iaz Udalaren aldetik jasotako \"babesa\" eta txapelketa antolatu zedin egindako \"ahalegina\" eskertzen dituzte eta etorkizunean, egoera globala hobetzen denean, \"gustatuko litzaiguke berriro kolaborazio horri ekitea\". Erdoizak adierazi duenez, datorren urtera begira Bizkaiko beste herri batzuekin kontaktuan jarri dira, baina oraindik ez dago ezer zehaztuta: \"Hain maila handikoa ez izanda ere gustatuko litzaiguke txapelketaren bat antolatzea\". Iazko aldiko kronika [img]http://www.anboto.org/images/8000/8050/2.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/8000/8050/3.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!