Garaipenarekin hasi du denboraldia Kulturalak

Anboto 2010ko abu. 30a, 12:29

Markagailuan birritan joan ziren atzetik, baina taldeak erreakziorako ahalamena erakusti zuen. Xabi Nietok partidua amaitzeko sei minuturen faltan sartu zuen garaipenaren gola (2-3).

Markagailuan birritan joan ziren atzetik, baina taldeak erreakziorako ahalamena erakusti zuen. Xabi Nietok partidua amaitzeko sei minuturen faltan sartu zuen garaipenaren gola (2-3). Orain astebete, denboraldi aurreko lagunarteko partiduan, Baskoniak 3-2 menderatu zuen Kulturala. Zapatuan, hirugarren mailako estraineko partiduan, berriro aurrez-aurre aurkitu ziren talde biek eta markagailuak gol kopuru berak islatu zituen, baina oraingoan Kulturalaren alde (2-3). Batutako hiru puntuez gainera, Kulturalak itxaropentsu egoteko hainbat arrazoi eman zizkien zaleei. Batetik, Baskoniak iazko denboraldi osoan ez zuen partidurik galdu bere zelaian eta Axier Intxaurragaren mutilek bolada horri amaiera ipintzen lortu zuten. Bestetik, markagailuan birritan joan ziren atzetik eta, desesperatu beharrean, are kontzentratuago jokatu eta partiduari buelta ematea lortu zuten. Banako berdinketarekin joan ziren atsedenaldira. Iker Martinezek sartu zuen Kulturalaren gola. Bigarren zatian Muñozgurenek berdindu zuen bigarrengoz norgehiagoka. Azken minutuetan taldeak gora egin eta Xabi Nietok garaipenaren gola sartu zuen 84. Minutuan. Axier Intxaurragak taldeak erakutsitako \"anbizioa\" azpimarratu du: \"Atzetik joan arren erreakzionatzeko ahalmena erakutsi genuen\". Aurtengo denboraldirako fitxatutako bost jokalarik jokatu zuten estraineko partidua: Odei Onaindia, Gaizka Melendez, Ander Pinilla, Ibai San Martin eta Iker Martinezek.

Leioaren bisita

Datorren zapatuan (18:00etatik aurrera) Leioak bisitatuko du Tabira. Aurten hainbat taldek inbertsio garrantzitsua egin dute 2.B mailara igo guran eta horien artean Leioa dago: \"Badakigu asko indartu direna, baina gu gure jokoa egiten saiatuko gara eta zaleen aurrean estreinaldi ona egitea espero dugu\". Aurten fitxaketetan ekonomikoki nabarmendu diren beste taldeak Amorebieta, Portugalete, Sestao, Gernika, Laudio eta Beasain dira. Teorian talde horiek koska bat gorago ibili behar lukete, baina bulegoetako lana ez da beti zelaian islatzen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!