Adolfo Elizegik eta Master Jaik kontratua etetea adostu dute

Anboto 2010ko uzt. 19a, 12:46

Durangoko puntistak \"erretiroa hartzeko unerik egokiena\" dela azaldu du, \"beste lan batean zentratzeko asmoa daukadalako\".

Durangoko puntistak \"erretiroa hartzeko unerik egokiena\" dela azaldu du, \"beste lan batean zentratzeko asmoa daukadalako\". Aitor Totorika Master Jaiko buruak \"azken 20 urteetako puntistarik handienetarikoa\" joan dela adierazi du: \"Erabaki honek pena ematen dit, baina onartzen dugu eta orain hasiko duen ibilbide berrian zorterik onena opa diogu\". Bestalde, Totorikak aurreratu duenez, \"Durangoko San Fausto jaietan antolatuko dituzten jaialdietan \"detaile bat izango dugu Elizegirekin, pilotan eman dituen urteek errekonozimendu bat merezi dutelako\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!