Tabirakok EBA mailan jokatuko du datorren denboraldian

Anboto 2010ko uzt. 15a, 16:29

Plaza huts bi sortu dira eta Tabirako eta Zornotza saskibaloi taldeak igo dituzte.

Plaza huts bi sortu dira eta Tabirako eta Zornotza saskibaloi taldeak igo dituzte. Tabirakoko eta Zornotzako gizonen talde nagusiek EBA mailan jokatuko dute datorren denboraldian. Beraz, Estatu osoan jokatuko dituzte partiduak eta Bizkaia mailako hirugarren taldeak bihurtu dira: Bilbao Bizkaia Basket ACB ligan, Santurtzi Zilarrezko ligan eta Tabirako eta Zornotza EBAn. Emaitza bikaina aurten 50. urteurrena ospatu duten taldeentzat. Durangon kadete mailako txapelketa jokatu zenean, Espainiako Saskibaloi Federazioko ordezkariek \"badaezpada federazioan izena emateko esan ziguten\", azaldu du Hilario Perez Tabirakoko presidenteak. Harrezkero zain egon dira eta eguztenean iragarri zieten EBA mailako plaza bat eurentzako izango zela. Antolaketa lanak EBA mailara igo zitezkeen aukera aurreikusita zutenez, etxeko lanen zati handi bat eginda du Tabirakok. Partidu asko Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora jokatuko dituzte eta horrek planteamendu berriak eskatzen ditu. Dena dela, \"horretan badugu esperientzia\" dio Perezek, \"orain urte batzuk emakumeen taldeak maila berean jokatu zuelako; esperientzia hura baliagarria izango zaigu orain\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!