Danbaka lehiaketaren laugarren edizioa prest

Anboto 2010ko uzt. 14a, 10:51

Irailaren 17ra arteko tartea dute Danbaka musika lehiaketan izena eman gura duten Debagoieneko, Debabarreneko eta Durangaldeko musika taldeek.

Irailaren 17ra arteko tartea dute Danbaka musika lehiaketan izena eman gura duten Debagoieneko, Debabarreneko eta Durangaldeko musika taldeek. Izena emateko epea zabalik dagoela iragarri eta Durangaldeko musikariak parte hartzera deitu dituzte aurreko edizioan parte hartu zuen Ymotek taldeko kide bik eta antolatzaileek Plateruenean. Laugarren edizioa du Danbakak aurtengoa, eta aipatutako hiru eskualdeetako proposamen musikalen isla izango dira Elgetako Espaloia kafe antzokian urrian, azaroan eta abenduan izango diren zuzenekoak. Taldeentzako euren lana erakusteko aukera, eta eskualdeotako musikazale guztientzako, Durangaldean, Debagoienean eta Debabarrenean bizi-bizirik dagoen musika mugimenduaren emaitzak ezagutzeko aukera da Danbaka. Izena ematen dutenetatik lehiaketan parte hartuko duten 19 epaimahaiak hautatuko ditu, eta ikusleek aukeratuko dute hogeigarrena. Hiru sari daude; sari nagusia, Debagoieneko talde onenaren saria eta ikuslearen saria. \"Euskal Herrian dugun aukera onena\" dela-eta, euren lanak Danbakara bidaltzera animatu ditu Ymotekeko Otaduik Durangaldeko taldeak: hiru kanta eta taldearen datuak bidali behar dira lehiaketan parte hartu ahal izateko: www.danbaka.com helbidean dago informazio guztia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!