Bartolome Ertzilla abesbatzak sari bi jaso ditu Portugalen

Anboto 2010ko uzt. 9a, 15:36

Musika sakroa modalitatean bigarren saria jaso dute eta folklore modalitatean hirugarrena eta zilarrezko diploma.

Musika sakroa modalitatean bigarren saria jaso dute eta folklore modalitatean hirugarrena eta zilarrezko diploma. Bartolome Ertzilla, Durangoko Musika Eskolako ahots berdinen abesbatzak Portugalen ospatu den FICC (Freamunde International Choir Competition) nazioarteko txapelketan parte hartu du uztailaren 1etik 4ra eta sari bi irabazi ditu. Txapelketako saria Collegium Musicum abesbatza poloniarrari eman zioten Vasco Negreiros, Susana Sardo eta Yan Mirtkitumov nazioarteko epaimahaikideek. Hauek lehiaketara aurkeztutako talde eta programen maila goraipatu zuten. Talde irabazleaz gainera, hainbat herrialdetako abesbatzak izan dira lehian txapelketa honetan, nazioarte mailan entzute handia dutenak: Bulgariako Academic Choir Angel Manolov, Lisaku (Estonia), Ad una corda (Slovaquia) eta Singapore chinese girls school (Singapur), besteak beste. [img]http://www.anboto.org/images/7900/7965/1.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/7900/7965/2.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/7900/7965/3.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!