Kepa Aginako argazkilariak Bartzelonako La Mina auzoan hartutako irudiak ArtLekun

Anboto 2010ko uzt. 8a, 10:17

Orain urtebete Durangoko Komentu kalean bere argazkidenda zabaldu zuen argazkilari gazteak 2008an Bartzelonako La Mina auzoan egindakoak dira erakusketako 14 argazkien erakusketa ArtLeku gunean.

Orain urtebete Durangoko Komentu kalean bere argazkidenda zabaldu zuen argazkilari gazteak 2008an Bartzelonako La Mina auzoan egindakoak dira erakusketako 14 argazkien erakusketa ArtLeku gunean. Fotokazetaritza Bartzelonan eta Argazkigintza Artistikoa Gasteizen ikasi zituen Kepa Aginako argazkilariaren lanen bilduma dago Durangoko alde zaharreko ArtLeku gunean datozen hilabete bietan ikusgai. Orain urtebete Durangoko Komentu kalean bere argazkidenda zabaldu zuen argazkilari gazteak 2008an Bartzelonako La Mina auzoan egindakoak dira erakusketako 14 argazkiak; ijito familiekin astebetean La Mina auzoan lan eginda atera zituen zuri-beltzezko argazkiok Aginakok, argazki erreportajea osatuz. Azaldu digunez, hiriko paisaien argazkiak koloretan egiteko joera duen arren, hiriko bizilagunak agertzen dituzten irudiak zuri-beltzean jasotzen ditu gehienetan; aurpegietan islatzen diren sakoneko esanahiak kolore deigarriek ostendu ez ditzaten, beharbada. Kasu honetan, zuri-beltzean, bere gordinean ikusten da Bartzelonako kultur aniztasuna eta gizarte egoera irudiotan. Pinturak, literaturak eta orain argazkigintzak ere bere lekua duen Durangoko ArtLeku eskolan atondu duten erakusketetarako espazioan dago uztaila eta abuztuan, beraz, Kepa Aginakoren bakarkako lehenengo erakusketa: gizarte egoera eta errealitate baten erakusle diren argazkiak biltzen dituzten lanen erakusketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!