Kirol arloko hitzarmenetako laguntzak mantendu ditu Udalak

Anboto 2010ko eka. 23a, 10:33

Durangoko Udalak kirol arloko elkarte, klub, federazio eta fundazioekin dituen hitzarmenak berritu zituen eguaztenean. Hain zuzen, 13 eragile batu zire udaletxean aurtengo hitzarmenak sinatzeko.

Durangoko Udalak kirol arloko elkarte, klub, federazio eta fundazioekin dituen hitzarmenak berritu zituen eguaztenean. Hain zuzen, 13 eragile batu zire udaletxean aurtengo hitzarmenak sinatzeko. Denen artean 236.000 euro banatuko ditu Udalak. Hauek dira Udalagaz hitzarmena sinatu duten eragileak: Durangoko Txirrindulari Elkartea, Tabirako saskibaloi kluba, Atleta Beteranoen Elkartea, Baqué Fundazioa, Mugarra triatloi taldea, Euskal Gimnasia Federazioa, Extremeño futbol taldea, Sasikoa areto futbol taldea, Bizkaiko Eskupilota Federazioa, Alpino-Tabira mendizale taldea eta Durangoko Klasikoak ekimena. Guztira 235.600 euro banatuko dituzte horien guztien artean. [img]http://www.anboto.org/images/7800/7851/1.jpg[/img] Aitziber Irigoras alkateak krisi ekonomiko globa gogoratuz, hala ere \"diru-laguntzak gutxienez bere horretan mantenduko dituztela\" jakinarazi zuen: \"Datorren urtera begira ez dakigu egoera orokorra zelangoa izango den eta, beraz, ezin dugu aurreikusi erabaki lokalak ere nondik joango diren\". Gazteria, Kirolak eta Hezkuntza batzordeko buru Ander Gorrotxategik adierazi zuenez, \"laguntza denak ez direla ekonomikoak eta Udalarenak diren azpiegiturak utziz laguntzen ere saiatzen gara\". Kopururik eman gabe, laguntzarik handiena jasoko duena Bizkaiko Pilota Federazioa dela adierazi zuen: \"Azpiegiturak kudeatzen ditu, langileak kontratatuta ere baditu eta gainera pilota eta zesta eskolei laguntzen die\". Zerrendan Baqué Fundazioa dator ondoren: \"Durangon txirrindularitza ezagutarazteaz gainera, besteak beste, emakumeen txirrindularitza sustatzen dihardute\". Segidan Kulturala, Tabirako eta Durango Rugby Taldea daude; hirurek kopura berdina jasoko dute. Mugarrari eta Alpinori ere laguntza berdina dagokie. Ondoren, Sasikoa, gimnasia federazioa, Extremeño eta Clasicas Durango datoz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!