Liburuak denboraldiz denboraldi Tabirakoren historia jorratzen du. DVDak saskibaloi klubaren historian garrantzitsuak izan diren lagunen ahotik kontatzen du 50 urte horietako ibilbidea.
Ekainaren 19an erakutsi zuten lehenengoz DVDa jendaurrean Landako erakustazokan, denboraldi amaiera dela eta egin zuten bazkarian. Hona Bideografik-ek egindako lanaren aurrerapen txiki bat.
140 orrialdeko liburua lau atalez osatuta dago. Eskutitzen atalean Hilario Pérez Tabirakoko presidente, Aitziber Irigoras Durangoko alkate eta Cafés Baqué enpresaren eskutitzak daude. Bigarren atalean Tabirakok izan dituen presidente guztien gaineko informazioa batu dute. Basilio Arana izan zen lehenengoa 1960tik 1974ra.
Tabirakok hartu-eman estua izan du betidanik Durangoko ikastetxeekin. Hirugarren atalean 15 ikastetxegaz (Mari Goretti ere sartu dute, nahiz eta desagertuta dagoen) izandako hartu-eman hori jorratu dute. Azkenengo atalak Tabirakoren 50 denboraldiak urtez urte laburbiltzen ditu.
[img]http://www.anboto.org/images/7800/7828/1.jpg[/img]
DVDa atal bitan banatuta dago. CD batean Tabirakoren inguruko 10.049 argazki edo egunkarietarako albiste ikusi daitezke. Bigarrenak Bideografik-ek klubaren historiari buruz egindako lana batzen du 65 minutuan. Tabirakoren historian esanguratsuak izan diren lagunen ahotik taldearen ibilbidea errepasatzen da. Elkarrizketak hiru gunetan grabatu dituzte: Jesuitak, merkatu plaza eta Landako kiroldegian.
DVDak Tabirakok etorkizunean jarraitu beharko lukeen filosofiaren gaineko hausnarketa ere proposatzen du. Azkenik, beste atal batean anekdotak, babesleen gaineko informazioa eta pertsonaiarik esanguratsuenen gaineko informazioa aurkitu daitezke.
Liburua eta DVDa Durangoko Artekale 17an dagoen Damian articulos para el hogar dendan erosi daitezke.
Iazko ekainean urteurrena dela-eta Anboton egindako
erreportajea.