Errugbi Tag Eguna, gaur, merkatu plazan

Anboto 2010ko eka. 19a, 09:00

Lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek eta bigarren hezkuntzako lehenengo mailakoek parte hartuko dute.

Durango Rugby Taldea Durangoko hainbat ikastetxekin lanean aritu da, errugbia ezagutarazten, tag modalitatearen bitartez. Aurten Landako ikastetxeko, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuko, Kurutziaga ikastolako eta Jesuitak ikastetxeko 1.771 gaztetxok parte hartu dute. Ekimenari amaiera emateko, 16:00etan hasita, Tag Errugbi Eguna antolatu dute merkatu plazan. Lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek eta bigarren hezkuntzako lehenengo mailakoek parte hartuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!