Durangoko Euskal Astearen egitarauaren barruan hartutako azkeneko ekitaldia da ekainaren 20ko Kriskitinena.
Antzinako bizimoduaren eta gure kulturaren parte den ohitura bati, ezkontzari buruzko gogoeta egiteko aukera legez aurkeztu du Kriskitin dantza taldeak Durangon antzeztuko duten Antzinako Erako Eztegua. Horrez gainera, baina, egun-pasa ederrerako aukera ere proposatzen dute.
Durangoko Euskal Astearen egitarauaren barruan hartutako azkeneko ekitaldia da ekainaren 20ko Kriskitinena: Kalejira egingo dute 12:00etan, Madalena eta Ezkurditik Santa Ana plazaraino. Ezkontza-kontratua irakurriko dute 13:30ean, dantza emanaldia egingo dute ondoren, eta bazkaria eta erromeria Tabiran.
Maiatzean, Merkatu plaza osteko euren txokoan egin zuten Kriskitin taldekoek domeka honetako Antzinako Ezteguan parte hartuko dutenei informazioa eskaintzeko deialdia: aurreko urteetako bideoak ikusi, eta domeka honetarako jantziei buruzko informazioa ere eskaini zieten parte-hartzaileei.
Laugarren aldia da Aintzinako erako eztegua antolatzen duena Kriskitin dantza taldeak, eta bost urterik behin zabaltzen diete herritarrei parte hartzeko gonbitea: taldeko dantzari eta musikariek ez ezik, gura duten herritar guztiek ipintzen dute antzinako ezteguaren errepresentazioan euren aletxoa.