EHUko Juan Antonio Quirós Castillo irakasleak eskainiko du Tres mil años de historia de una aldea: Zornoztegi, de la Edad de Bronce a la Edad Media hitzaldia.
Historia lurpetik ateratzen berbaldi zikloaren laugarren hitzaldia dago ekainaren 16an, etzi, 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan. EHUko Juan Antonio Quirós Castillo irakasleak eskainiko du Tres mil años de historia de una aldea: Zornoztegi, de la Edad de Bronce a la Edad Media hitzaldia.
Aguraingo Zornoztegin azkeneko bost urteotan egin duten proiektu arkeologikoaren aurkezpena egingo du irakasleak bertan: proiektu arkeologiko baten plangintza nola egiten den, ikerketa-talde bat nola antolatzen den, arazoak nola formulatzen eta birplanteatzen diren, eta Historia nola eraikitzen den azalduko du EHUko irakasleak.
Arkeologia lanaren prozesua jorratu dute aurten Historia jardunaldietan: indusketako landa-lana, laborategiko lana, dataketak zelan egiten diren, etab. Izan ere, arkeologia lanen emaitzak bakarrik ez, oinarri eta prozesuak ere interesa duten guztiei erakustea izan baita aurtengo jardunaldien helburua.