Ohorezko mailan izango da Bidezabal datorren urtean ere

Anboto 2010ko eka. 14a, 12:09

Avlilésen izan dira Durangoko atletak asteburuan, eta mailari eustea lortu dute.

Avlilésen izan dira Durangoko atletak asteburuan, eta mailari eustea lortu dute. Ataka larrian zeuden Bidezabaleko emakumeak, eta azkenean helburua bete dute. Datorren urtean ere Ohorezko mailan lehiatuko dira. Oviedo, Playas de Jandía eta Ourense zituen aurkari; lautik bik maila galdu behar zuten. Azken jardunaldia Avilésen jokatu zen zapatuan, eta nahiko argi zegoen Ourense bi horietatik bat izango zela. Bigarrena zegoen erabakitzeko. Galiziarrekin batera, Playas de Jandía taldekoak jaitsiko dira mailaz. Bidezabal, bigarren postuan eta hirugarrenarekiko 22 puntuko aldeagaz heldu zen jardunaldi honetara. Baina programako 20 probetatik falta ziren bostak ez ziren durangarrentzako egokienak. 22 puntuko aldea hiru puntura bajatu zen azkenean. Arrate Lastra eta Natalia Ourmkaevak bere jokoetan irabazi zuten, eta gainerako hainbat atleta bigarren zein hirugarren postuetan sailkatu ziren. Honela geratu zen sailkapen orokorra: 1. Oviedo 197 2. Bidezabal 167 3. Playas de Jandía 164 4. Ourense 159
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!