Ekainaren 2tik 27ra arte Durangoko Museoan dago Jesus Maria Grifell margolariaren erakusketa ikusgai.
Ekainaren 2tik 27ra arte Durangoko Museoan dago Jesus Maria Grifell margolariaren erakusketa ikusgai.
Bere sorkuntza lanaren hasierako urteetan Caravaggio, Picasso, edo Miró bezalako margolarien obra ezagunen erreplikak egiten bazituen ere, berak pentsatu eta sortutako koadroak dira Durangoko erakusketan ipini dituenak. Koadro ezagunen erreplikak egiten 25 urtez jardun ondoren ekin dio bere lan propioak sortzeari.
Madrilen bizi den egilearen berbetan, azken erreplikak egiteari uztea, lana \"norberarena izateak daukan xarma eta emozioa\" bizitzeagatik egin du. Bere barruan zer zegoen jakiteko irrikak bultzatu du Grifell bide hori hartzera. \"Gehien interesatzen zaidana lerroak eta formak bilatzea da\" dio margolariak. Bere ustez bestalde, kolorea, \"funtsezkoa denetik distraitzeko modu bat\" baino ez da izaten sarritan.