CAI Zaragoza eta Bartzelonak irabazi dituzte gaur goizeko neurketak.
CAI Zaragoza eta Bartzelonak irabazi dituzte gaur goizeko neurketak.Hona hemen emaitzak:
Caja Canarias 64 - CAI Zaragoza 75
Bartzelona 78 - Alicante 56
Arratsaldean
17:00etan: Valladolid - Valentzia
19:15ean: Estudiantes Lugo - Easo
Atzoko jardunaldia
Caja Canarias eta Fuenlabradak zabaldu zuten txapelketa, goizeko 10:00etan. Nagusitasunez gailendu ziren kanariarrak, 81-52 emaitzagaz irabazi zuten-eta. Mamadau Ndiaye jokalari senegaldarrak eginiko jokoak markatu zituen diferentziak; 29 puntu sartu zituen eta 15 errebote eskuratu ere bai.
Bigarren partiduan Bartzelona eta Unicaja izan ziren aurrez aurre. 68-59 izan zen azken emaitza; beraz, esan daiteke norgehiagoka estuagoa izan zela lehenengoa baino.
Valladolid Maristas eta Joventuten artekoan katalanak izan ziren jaun eta jabe. 48-77 izan zen emaitza, eta argi uzten du gertatu zena. Atsedenaldiaren ostean geldiezin bihurtu zen Joventuten jokoa; Albert Homsen jokoa aipgarria izan zen, 15 puntu eta 8errebotegaz.
Real Madril eta Estudiantes Lugo izan ziren azkenak jokatzen. Lehen laurdenean parean ibili ziren, baina hortik aurrera madrildarrak nagusitu ziren. 82-66 izan zen azken emaitza.