Material zozketa, musika eta kale animazioa ere egongo dira.
Zutundu SUP eta Surf eskolak Euskal herriko 1. Long Skate Jaialdia antolatu du zapatuan Durangon, Zuhatzola parkean (hilerri ondoan).
Long skate txapelketa egingo dute, slalom eta free-style modalitatean eta irabazleentzat sariak egongo dira.
Horrez gainera surfaren inguruko materialen zozketa egingo dute. Jaialdian DJak eta kale animazioa ere egongo dira. Barabakoa bat ere antolatu dute. Izen-ematea bost euro da (info@zutundu.com-en edo Acustica Sport-en).