Ibaizabalek oztopo lasterketa antolatu du zapatuan

Anboto 2010ko eka. 8a, 17:35

Ikastola inguruan antolatutako ibilbidean ibiliko dira 6-17 urte arteko gaztetxoak zapatuan

Ikastola inguruan antolatutako ibilbidean ibiliko dira 6-17 urte arteko gaztetxoak zapatuan Ibaizabal Ikastolak oztopo lasterketa antolatu du bihar 6-17 urte arteko gaztetxoentzako. Lasterketa 11:00etan hasiko da eta izena emateko epea, berriz, 10:00etan. Ikastolakoek zein handik kanpoko gazteentzako irekita dago lasterketa. Adinaren arabera hiru multzotan banatuko dituzte parte hartzaileak. 6-10 urte artekoek zirkuituari itzuli bat emango diote (600 metro); 11-16 urte artekoek kilometro biko ibilbidea osatu beharko dute eta 17 urtetik gorakoek lau kilometrokoa. Denentzako egongo dira sariak. Oztopo lasterketa Mañaria ibaitik, kableen azpitik eta lasto fardoen gainetik eta gurpilen artetik ibili beharko dute parte hartzaileek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!