Hasi da Espainiako kadete mailako saskibaloi txapelketa. Bi partidu jokatu dira goizean, eta Caja Canarias eta Bartzelonak eraman dituzte garaipenak, Fuenlabrada eta Unicajaren aurrean, hurrenez hurren.

Caja Canarias eta Fuenlabradak zabaldu dute txapelketa, goizeko 10:00etan. Nagusitasunez gailendu dira kanariarrak, 81-52 emaitzagaz irabazi dute-eta. Mamadau Ndiaye jokalari senegaldarrak eginiko jokoak markatu ditu diferentziak; 29 puntu sartu ditu eta 15 errebote eskuratu ere bai.
Bigarren partiduan Bartzelona eta Unicaja izan dira aurrez aurre. 68-59 izan da azken emaitza; beraz, esan daiteke norgehiagoka estuagoa izan dela lehenengoa baino.
Gaur arratsaldean beste bi neurketa jokatuko dira:
17:00etan: Valladolid - Joventut
19:15ean: Real Madril - Estudiantes Lugo