Etorkizuneko jokalariak Durangon, Espainiako kadete txapelketan

Anboto 2010ko eka. 8a, 10:20

Gaur emango zaio hasiera Espainiako kadete mailako txapelketaren azken faseari. Estatu osotik etorritako 12 talde izango dira lehian, hilaren 13ra bitarteko jardunaldietan. Gaztetxo hauek maila bikaina erakutsiko dute; seguruenik, hemendik urte gutxira ACB Ligan punta-puntan ibiliko diren hainbat jokalari ikusteko aukera izango da Landakon.

Gaur emango zaio hasiera Espainiako kadete mailako txapelketaren azken faseari. Estatu osotik etorritako 12 talde izango dira lehian, hilaren 13ra bitarteko jardunaldietan. Gaztetxo hauek maila bikaina erakutsiko dute; seguruenik, hemendik urte gutxira ACB Ligan punta-puntan ibiliko diren hainbat jokalari ikusteko aukera izango da Landakon. Orain dela asteburu bi txapelketako lehen fasea burutu zen zonaldeka. Estatuko lau konferentziatan -iparraldea, hegoaldea, zentroa eta ekialdea- banatuta, hamarnaka talde ibili ziren Durangoko azken fasean sartzeko burrukan. Iparraldeko kanporaketa Lugon jokatu zen, eta bertatik Estudiantes Lugo eta Valladolid Maristas taldeak sailkatu ziren. Hegoaldetik Unicaja eta La Caja de Canarias etorriko dira, hala erabaki baitzen Sevillan. Ekialdetik Bartzelona, Joventut Badalona eta CAI Zaragozak lortu dute pasatzea, Logroñon irabazi ondoren. Azkenik, erdiguneko konferentzian Valencia BC Sunny Delight, Lucentum Alicante, Real Madril eta Fuenlabrada sailkatu ziren. Hauekin guztiekin batera ariko da euskaldun bakarra: Donostiako Easo Saskibaloi Taldea. Antolatzaile moduan lortu du Durangorako pasea, eta beraz, etxean jokatuko duela esan daiteke. Tabirakoko antolatzaileek azaldu digutenez, Bartzelona -iazko txapelduna- eta Real Madril izango dira txapelerako faboritoak baina \"Easok egin dezakeen papera\" ere azpimarratu dute. Sorpresarako aukera ez dute baztertzen, beraz. Real Madrid izango du aurkari arriskutsuena, segurutik.

Babesleak

Mota honetako ekimenak antolatzerako orduan garrantzitsua izan ohi da babesle eta laguntzaileak edukitzea. Tabirakok oraingo honetan ere baditu erakunde babesleak alboan: Cafes Baque, Durangoko Udala/Durango Kirolak, Sukia Eraikuntzak, Zarate-Elexpe Eraikuntzak eta Supermercados Simply. Horretaz gainera, aipagarria da kolaboratzaile ugari ere badituela inguruan, eta horien artean dago Anboto ere. [img]http://www.anboto.org/images/7700/7742/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!