Julene Azpeitia lehiaketaren sari-banaketa egin zuten domekan

Anboto 2010ko eka. 7a, 14:28

San Agustinen egin zuten ohiko sari-banaketa ekitaldia: Udaleko eta herriko elkarteetako ordezkariak, eta ipuin, olerki zein bertsoen sailetako lehiaketara aurkeztutako lanengatik sariak jaso dituzten parte hartzaileak elkartu ziren oholtzan.

Domekan banatu zituen Durangoko Udalak Julene Azpeitia sariketaren 2010 honetako sariak. San Agustinen egin zuten ohiko sari-banaketa ekitaldia: Udaleko eta herriko elkarteetako ordezkariak, eta ipuin, olerki zein bertsoen sailetako lehiaketara aurkeztutako lanengatik sariak jaso dituzten parte hartzaileak elkartu ziren antzokiko oholtzan. Adinaren araberako taldeetako parte hartzeileei banatu dizkiete aurten ere sariak; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako, DBHko lehen zikloko, DBH 3. eta 4. mailetako, eta 17 eta 18 urtekoak, eta 18 urtetik gorakoek aurkeztu dituzte euren lanak . Sari nagusiez gainera, akzesitak ere banatu zituzten joan zen domekako ekitaldian, eta liburu sortak jaso zituzten irabazle gaztetxoenek. Besteak beste, Harkaitzeko neska, Gerrako pasarte bat, Leizeak, Zu zarena, eta Egunerokoaren eguna izenburudun lanek jaso dituzte besteak beste sariak. June Murua, Lucia Lorenzo, Iñigo Aranburu, Martin Loizate, Paule Alzaga, Arnaitz Iriondo, Maialen Galarza eta Josu Unzueta izan dira ipuinen sailean saridunak; Saioa Hernando, Irati Arrieta, Paula Castillo, Eneko Sagardoy eta Aitor Albiztur olerkietan; eta Julene Sada, Igor Uruburu, Eneko Sagardoy eta Iñigo Legorburu bertso idatzietan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!