'Peter'-en oroimenezko txapelketako finalak gaur

Anboto 2010ko eka. 4a, 10:06

Jose Mari Agirre \'Peter\'-en Oroimenezko Txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur, 19:00etatik aurrera Durangoko Ezkurdi Jai-Alain.

Jose Mari Agirre \'Peter\'-en Oroimenezko Txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur, 19:00etatik aurrera Durangoko Ezkurdi Jai-Alain. Nagusietan Etxebarria eta Barrenetxea Urberuaga eta Varelaren kontra ibiliko dira. Aurretik gazte mailako finalak jokatuko dituzte Gutierrez-Camarak eta Lejarzegi-Zilaurrenek. Durangoko Pelotazale Kluba pozik dago txapelketaren harreragaz. 40 urte baino gehiagoan pilota klubeko sortzaile eta arduradun izan zen \'Peter\' oroitzeaz gainera, Durango pilotaren erdigune bihurtu dute berriro eta horregatik, datorren urtean ere antolatzeko asmoa dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!