Ekainaren 5ean, Durangoko San Agustinen, 20:00etan izango da Silboberri txistu elkartearen emanaldia. Elkarte honek iaz bosgarrenez antolatu zuen txisturako konposizioen Durango Hiria lehiaketako hiru lan sarituen estreinaldia egingo dute.

Biharko emanaldian estreinatuko dituzte iazko lehiaketan lehenengo saria jaso zuen Urtzi Iraizoz konposatzaile nafarraren txistu eta pianorako Zain lana, bigarren saria jaso zuen egile beraren txistu eta perkusioagaz jotzeko sortutako Jostetan, eta hirugarren saria lortutako David Cantalejoren Insomnio. Aldameneko argazkian agertzen diren Silboberri elkarteko musikari bik, Aitor Amilibia eta Sergio Toricesek joko dute biharko emanaldian bigarren saria jaso zuen Urtzi Iraizozen Jostetan.
Durango Hirian saritutako hiru konposizio-lanen estreinaldiaz gainera, beste bost lan ere, txistuagaz eta pianoagaz jotzeko prestatutakoak, eskainiko dituzte biharko kontzertuaren bigarren partean: David Cantalejo, Juan Carlos Perez, Martin Zalba, Jon G. Etxeandia, eta Francisco Ibañezek sortutako lanak estreinatuko dituzte. Bestetik, Silboberri elkarteagaz elkarlanean jardun zuen Jesus Alonso Bilboko kontserbatorioko musikariaren omenez, Hilario Extremianak sortutako lana ere eskainiko dute bihar.