Durangoko Udalak jakinarazi du nortzuk diren Julene Azpeitia sariketako irabazleak.
Durangoko Udalak jakinarazi du nortzuk diren Julene Azpeitia sariketako irabazleak.
Mailatan banatu dute lehia: LHko 5. eta 6. mailak, DBHko lehen zikloa, DBH 3. eta 4. mailak, eta 17-18 urtekoena (atal honetan saridunik ez), eta 18 urtetik gorakoena. Sari nagusiez gainera, akzesitak ere banatuko dituzte.
Ondokoak dira sarituak, arloz arlo. Ipuinetan: June Murua, Lucia Lorenzo, Iñigo Aranburu, Martin Loizate, Paule Alzaga, Arnaitz Iriondo, Maialen Galarza eta Josu Unzueta. Olerkietan: Saioa Hernando, Irati Arrieta, Paula Castillo, Eneko Sagardoy eta Aitor Albiztur. Bertsoen alorrean: Julene Sada, Igor Uruburu, Eneko Sagardoy eta Iñigo Legorburu. Liburu sortak jasoko dituzte gaztetxoenek. Sari handiena 600 eurokoa da.