Lehen Judo Stage-a izango da asteburuan

Anboto 2010ko eka. 2a, 17:54

Barikuan hasi eta domekara arte, Wolfgang Heindel munduko txapeldunak hainbat ikastaro eskainiko ditu.

Barikuan hasi eta domekara arte, Wolfgang Heindel munduko txapeldunak hainbat ikastaro eskainiko ditu. [imgd]http://www.anboto.org/images/7700/7706/1.jpg[/imgd] Lau saiotan banatuko da Heindelen emanaldia. Lurreko judoa, zutundutako judoa, koordinazio eta prestakuntza fisikorako ariketak, randori librea eta aurrez prestatutako eszenetan, jokoak eta tailerrak izango dira ekinaldiaren oinarri. barikuan, arratsaldeko 19:30ean hasiko da ikastaroa. Helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte; umeek 10. Lizentzia edota fitxa izatea derrigorra da. Wolfgang Heindel munduko txapelduna izan zen 2004an, eta hainbat modalitatetan espezialista da. Irakaslea izateaz gainera, hainbat material didaktiko ere kaleratu izan du judoaren inguruan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!