Zapatuan burutu zuten Tabirako taldekoek Jorge Oñateri omenaldia, partidu berezi bategaz.
Zapatuan burutu zuten Tabirako taldekoek Jorge Oñateri omenaldia, partidu berezi bategaz.
Emozioz eta oroitzapenez betetako eguna izan zen zapatukoa Tabirako taldeko kideentzako. Jorge Oñate, zendutako klubeko kide historikoari omenaldia egin zioten, eta hainbat lagun elkartu ziren horretarako.
Tabirakoko gizonezkoen Lehen mailako taldea eta Euskadiko promesen selekzioa izan ziren aurrez-aurre. Giro ona nagusitu zen, eta antolatzaileak pozik agertu dira ekimena baloratzerakoan.
[img]http://www.anboto.org/images/7600/7698/1.jpg[/img]