Jorge Oñateri omenaldia bihar

Anboto 2010ko mai. 28a, 09:00

Jokalari eta zuzendaritzako kide urte luzetan izandakoaren omenez neurketa izango da bihar.

Jokalari eta zuzendaritzako kide urte luzetan izandakoaren omenez neurketa izango da bihar. Tabirakoko gizonezkoen lehen mailako taldeak eta Euskadiko etorkizunekoen selekzioak jokatuko dute biharko partidua. Durangoko taldeak, gainera, Oñategaz bere sasoian aritutako hainbat jokalariren laguntza izango du: Kike Oñate (anaia), David Quero, Ibon Carreto eta Sergio Alonso. Jorge Oñatek bere bizitzako ordu asko eman zizkion Tabirakori, jokalari legez, diruzain, idazkari... klubeko zuzendaritzako kidea izan zen denbora luzez. 50 urte beteko lituzke aurten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!