Bederatzigarren postua Sarralderentzat Euskadikoan

Anboto 2010ko mai. 28a, 08:30

Bizkaiko txapela irabazi ostean, emaitza kaxkarra lortu du durangarrak.

Bizkaiko txapela irabazi ostean, emaitza kaxkarra lortu du durangarrak. Maiatzaren 23an jokatu zen Euskadiko Txapelketa Bergaran, eta Rodrigo Sarralde postu on bat lortzeko esperantzagaz joan zen. Izan ere, aste gutxi dira Bizkaiko Txapelketa irabazi zuenetik. Baina ezin izan zen; bederatzigarren tokian amaitu zuen lehia Durangoko xakelariak. Unai Garbisu nafarrak eraman zuen txapela etxera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!