Belén Bengoetxeak eskainiko du lehen berbaldia eguen honetan, arkeologiaren egungo jardunaz.
Belén Bengoetxeak eskainiko du lehen berbaldia eguen honetan, arkeologiaren egungo jardunaz.
Maiatzaren 27tik ekainaren 17ra bitartean garatuko da Arkeologia eta Historia izeneko berbaldi zikloa; aurten, \'Historia lurpetik ateratzen\' hartuko dute gaitzat. Durangoko Etxezarreta jauregian (Museoan) izango dira hitzaldiak, eta lehenengoaren arduraduna Belén Bengoetxea izango da. Arkeologia zer den eta zertan diharduen azalduko du Bengoetxeak.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ekitaldia.