Lehenago ezin eta asteburu honetarako antolatu du Apirileko Azoka Durangoko Andaluziako Kultur Zentroak.
Lehenago ezin eta asteburu honetarako antolatu du Apirileko Azoka Durangoko Andaluziako Kultur Zentroak.
Larunbatean eta domekan Andaluziako dantzak eta kultura ezagutzeko aukera dago Landako Erakustazokan. Aurtengoa laugarren aldia dute Apirileko Azoka izenpean, baina ekimena bera duela 23 urtetik antolatzen dutela zehaztu du Antonio Bueno zentro kulturaleko lehendakariak. Aurten, ordea, ezin izan dute apirilean antolatu eta datorren urtera begira, sasoi bateko Udaberriko Azoka izena berreskuratzea hausnartzen ari dira.
Larunbatean 12:00etan irekiko dute Apirileko Azoka. Bazkaritara batu aurretik Durangoko Andaluziako Kultur Zentroko abesbatzaren saioa izango da. Arratsaldean, 18:00etan, aurtengo aldira gonbidatu dituzten lau taldeetik biren dantza saioak egongo da: Ermuko Andaluziar Kultur Zentroaren eta Errenteriako Concha Ronciera taldeena, hain zuzen. Segidan dantza tailerra eta Onda Futura taldearen dantzaldiak egongo dira.
23:00etan Azahar taldearen kontzertuak girotuko du Landako Erakustazoka. Azahar talde abadiñarra da eta Ermua, Bergara, Eibar eta Miranda de Ebroko kideak ere baditu, besteak beste.
Domekan, 12:00etatik aurrera, soineko flamenkoen erakustaldia antolatu dute. Arratsaldean, 17:00eta, gonbidatu moduan etorriko beste talde biren dantzak ikusteko aukera dago: Abadiñoko De Norte A Sur eta Irungo Enbrujo Andaluz taldeak.
[img]http://www.anboto.org/images/7600/7651/1.jpg[/img]