Kataluniako selekzioak irabazi du torneo honen hirugarren edizioa.
Kataluniako selekzioak irabazi du torneo honen hirugarren edizioa.
Zapatuan eta domekan jokatu ziren norgehiagokak, eta Kataluniako selekzioa izan da indartsuena, orotara. Zapatuan, katalanek 79-52 irabazi zieten lituaniarrei, eta euskaldunek galdu egin zuten galiziarren aurrean, 44-62.
Domekan jarraitu zuen txapelketak, partidu erabakigarriekin. Kataluniak berriro ere irabazi egin zuen, kasu honetan Galiziaren kontra: 76-52. Euskadiko selekzioak, zapatuan ez bezala, zorte hobea izan zuen oraingoan. 82-75 menderatu zuen Lituania.
Honela geratu zen sailkapena:
1. Katalunia
2. Galizia
3. Euskadi
4. Lituania