Bartolome Ertzilla Musika Eskolak ateak zabalduko ditu gaur, udaleku musikalen inguruan informazioa zabaltzeko.
Bartolome Ertzilla Musika Eskolak ateak zabalduko ditu gaur, udaleku musikalen inguruan informazioa zabaltzeko.
Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da aukera bertatik pasatzeko. Ekainaren 23tik uztailaren 5era bitartean garatuko dira udaleku musikalak, eta dagoeneko badago izena emateko aukera. Interesa dutenek, gainera, bertatik bertara eskaintza ezagutzeko modua izango du gaur.
Udalekua bi taldetan banatuko da: 4-6 eta 7-12 adin tarteetako umeekin, hain zuzen. Goizeko 10:00etatik 14:00etara burutuko dira ekintzak. Arduradunen berbetan, egitasmoaren helburuen artean \"umearen gaitasun artistikoa eta emozionala garatzea dago, musika, mugimendua, dantza, antzerki eta sormena erabiliz\". Musika, antzerkia, dantzaz eta besterekiko komunikazioaz \"gozatu eta disfrutatzea\" ere badago asmoen artean.