37 urteko durangarra Covadongako lakuetatik irten zen domeka goizean, ibilaldi bat egiteko asmoz. Gauean, bere berririk ez zutela-eta, familiakoek 112ra deitu zuten. Astelehen goizean topatu zuten gorpua.

Antza denez, 150-300 metro arteko erorikoa izan zuen mendizaleak; elur-jausia izan zitekeela ere aipatzen dute iturriek.
Zapatuan abiatu zen Asturias aldera mendizale hau, bertan lo egin eta hurrengo egunean goizetik ibilaldiari ekiteko asmoz. Iluntzeko 20:00etarako zuen kalkulatua etxera buelta, eta ailegatzen ez zela ikusita, etxekoek 112ra ditu zuten. Erreskaterako lanetan hasi ziren Asturiasko suhiltzaile talde batzuk eta Guardia Zibila. Bere kotxea topatu zuten Vegarredondako aterpetxerako bidean zegoen aparkatuta, aterpetxeko guardak esan zuen Torre Santara joaten ikusi zuela mendizale bat. Hain justu, Torre Santa de Enol mendia (2.478 metro) eskalatzen zebilen.
Elurra zela-eta, astelehen goizerako laguntza gehiago eskatu zuten larrialdietakoek, eta guardak esandako lekurantza abiatu ziren. Goizeko 09:21etan aurkitu zuten durangarraren gorpua. Emaztea eta alabagaz bizi zen Durangon; bera izatez Ordiziarra zen.