Durangoko Euskal Astearen hamairugarren edizioa aurkeztu dute

Anboto 2010ko mai. 18a, 09:04

Herriko dozena bat kirol eta kultur elkarte batu ziren atzo Durangoko udaletxean, maiatzaren 22tik ekainaren 20ra arte gustu eta adin guztientzako kultur eta kirol proposamenak ekarriko dituen Euskal Astearen aurkezpenera.

Herriko dozena bat kirol eta kultur elkarte batu ziren atzo Durangoko udaletxean, maiatzaren 22tik ekainaren 20ra arte gustu eta adin guztientzako kultur eta kirol proposamenak ekarriko dituen Euskal Astearen aurkezpenera. Udaletxeko mahairen bueltan, Mari Jose Balier zinegotzia, eta haren inguruan, Euskal Astearen antolakuntzan jardun dutenetatik dozena bat elkarteren ordezkariak batu ziren. Iazkoa baino %25 txikiagoa den aurrekontuagaz, baina Euskal Astea egiten jarraitzea elkarteen ekimenari esker dela nabarmendu zuen Balier zinegotziak. [imgd]http://www.anboto.org/images/7600/7610/1.jpg[/imgd] Euskal kulturaren adierazpide guztiei, \"ahalik eta erakuslehio zabalena eskaintzea\" dela Euskal Astearen funtsa azpimarratu zuten hamairugarren edizioaren aurkezpen ekitaldian. Dagoeneko tradizio ere bilakatutako ekitaldiak izango ditugu datozen asteetan Durangoko kale eta aretoetan: arte eszenikoak, kirolak, pintura, kontzertuak, folklorea... izango ditugu datozen asteetan aukeran. Maiatzaren 22an, 19:00etan, Kurutziaga ikastolako atzerki taldearen Berrinautak kalean zehar antzezlanaren emanaldiagaz hasi, eta ekainaren 20ko azken ekitaldia izateko, Antzinako Erako Eztegua antolatu du Kriskitin antzerki taldeak. Tartean, Antzerkiola Imaginarioa taldearen Babiloniako loreak antzezlana, umeentzako joku tradizionalak, etab. izango dira.

Antzinako Erako Eztegua

Kriskitin dantza taldeak bost urterik behin antolatzen du Antzinako Erako Eztegua, eta egin duten lau aldietan bezala, aurten ere euregaz ekimenean parte hartzeko gogoa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte ekainaren 20ko hitzorduan parte hartzera. Hain zuzen asteon, maiatzaren 20an egin du Kriskitin dantza taldeak Merkatu plazan elkartzeko deialdia: ekainaren 20ko ekimenei, jantziei, etabarri buruzko informazioa emango diete bertaratzen dienei.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!