Katalunia da faborito, baina iazko aldian Euskadik menderatu egin zituen. Aurten ere sorpresa ematen saiatuko dira.
Katalunia da faborito, baina iazko aldian Euskadik menderatu egin zituen. Aurten ere sorpresa ematen saiatuko dira.
[img]http://www.anboto.org/images/7600/7609/1.jpg[/img]
Euskadi, Katalunia eta Galiziako saskibaloi federazioek emakumezkoen Nazioen Arteko Torneoa sortu zuten orain hiru urte. Lehenengo aldi biak Katalunian eta Galizian izan dira. Aurten Euskal Saskibaloi Federazioari zegokion antolakuntza eta Torneoa Durangoko Landako Erakustazokara ekartzea erabaki dute, Tabirakoren 50. urteurreneko ospakizunekin bat eginez.
Txapelketa larunbatean eta igandean jokatuko dute aipatutako lau selekzioek. Euskadiko hautatzailea Luis Ledesma izango da; zazpi urte daramatza Euskadiko hautatzaile izaten. 12 jokalari deitu ditu eta horoetako bik Tabirakon jokatzen dute: Amaia Mendiolagarai pibotak eta Olatz Perez joko antolatzaileak.
Larunbatean 17:00etan Katalunia eta Lituania lehiatuko dira eta 19:15etik aurrera Euskadi eta Galizia. Irabazleak domekan 12:00etan hasiko den finalerako sailkatuko dira; hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua 10:00etan hasiko dute.
Galiziako selekzioko izen nagusiak Sara Gómez, Arantza Novo eta Mónica Jorge dira. Lituaniak (aurtengo gonbidatuak) oso selekzio gaztea dakar. Jokalari asko 19 urtez azpiko munduko txapelketan zortzigarren geratu zirenak dira. Luis Ledesmak Katalunia ikusten du Torneoa irabazteko faborito: \"Oraindik ez dute Espainiako selekziorako hautatuen zerrendarik publikatu eta susmoa dut jokalari onenekin etorriko direla. Horrela bada eurak dira faborito\". Torneoko lehenengo aldia Kataluniak irabazi zuen. Iaz Euskadik kanporatu zituen finalerdietan, ezusteko handia emanda. Finalean, ordea, ezin izan zioten Kubari irabazi.
EUSKADIKO SELEKZIOA
Judith Monasterio (joko antolatzailea)-------------- GDKO-Ibaizabal
Oihana Balerdi (hegalekoa)--------------------------- UPV
Laura Arroyo (hegalekoa)----------------------------- UPV
Irune Mayor (eskolta)----------------------------------- GDKO-Ibaizabal
Amaia Mendiolagarai (pibota)------------------------ Tabirako Baqué
Nerea Moreno (ala-pibota)---------------------------- GDKO-Ibaizabal
Laura Pardo (ala-pibota)------------------------------- Caja Vital Kutxa Abaroa
Olatz Perez (joko antolatzailea)---------------------- Tabirako Baqué
Laura Navas (pibota)------------------------------------ Irlandesas
Miren Agirregoikoa (pibota)---------------------------- Universitario de Ferrol
Nerea Garmendia (hegalekoa)----------------------- Femení Sant Adriá
Ayskel Sañudo (hegalekoa)--------------------------- Irlandesas