Urrezko domina, talde-lanaren ondorio

Anboto 2010ko mai. 15a, 10:00

Discover Simple, Private Sharing at Drop.io

Durangoko judo taldeko bost neska gaztek maila ona eman dute eskolartekoan. Joan zen asteburuan amaitu zen judoko eskolarteko liga, eta Durangoko bost alebinek parte hartu zuten bertan. Neska horietako bat, gainera, urrezko dominagaz bueltatu zen etxera. Taldeko arduradunak pozik azaldu dira gaztetxoek erakutsitako gogoagaz. Eboluzio garrantzitsua ikusi ei dute euren jokamoldean.

Jardunaldia

Bestalde, ekainean judo jardunaldia egingo dute, 4, 5, eta 6an hain zuzen. Bertan Wolfgang Heindel judoka garrantzitsuak emango ditu klaseak. Heindelek mundu mailako hainbat txapelketa irabaziak ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!