Sukia Rugby Eskolako gaztetxoek kontzentrazio bi izango dituzte datozen egunetan.
Sukia Rugby Eskolako gaztetxoek kontzentrazio bi izango dituzte datozen egunetan.
Lehenengoa zapatu honetan izango da (maiatzak 15). Bizkaia, Araba eta Kantabriako eskolak Durangon eta Elorrion batuko dira. Infantil mailakoak Durangoko Arripausuetan, eta gainerakoak Elorrioko San Roken.
Bigarren ekimena, maiatzaren 29an izango da. Mareak aprobetxatuta, Lagako hondartzan ipini dute hitzordua. Bi ekintzetan ikasleek kirol honekin gozatzea dute helburu antolatzaileek.