Udaeskolako izen-ematea

Anboto 2010ko mai. 12a, 13:25

Saskibaloiko udako eskolaren hirugarren edizioa egingo dute aurten, eta izena emateko epea zabaldu dute.

Saskibaloiko udako eskolaren hirugarren edizioa egingo dute aurten, eta izena emateko epea zabaldu dute. \"Kirolarekiko baloreak zein balora pertsonalak nagusitzen diren\" Udaeskola antolatuko du Tabirako klubak aurten ere. Tabirako-Sukia Udaeskola 2010 egitasmoan parte hartzeko aukera zabalik dago, eta argi utzi nahi izan dute, eskolaren helburua ez dela etekin ekonomikoa ateratzea. Ordaindu beharrekoa gastuak betetzeko erabiliko dute; bazkideek 235 euro ipini behar dituzte, eta bazkide ez direnek 250. Durangoko Banco Popularren egin behar da ordainketa. Horrez gainera, Osakidetzako txartelaren kopia, bazkide txartelaren kopia eta eskaera orria beteta bidali behar du interesa duen orok. Tabirakoko bulegoan ere entregatu daiteke dokumentazio guztia, zuzenean. Begirale guztiak klubeko kideak dira, bai entrenatzaile bai jokalari. Eurek markatuko dituzte Udaeskolako irizpideak. Aurten, ume bakoitzari, saskibaloiko bi ekipamendu, jertse bat, galtzak, poltsa, txanoa, bainu-txanoa eta baloi bat emango diote.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!