Laugarren Txotx Mini Ramp Txapelketa jokatuko dute larunbatean

Anboto 2010ko mai. 12a, 11:07

Zapatun laugarren aldia beteko du Landako Erakustazokan izango den Txotx! Mini Ramp Txapelketak. Aurreko urteetako irabazleak euskaldunak izan dira: Alain Goikoetxea algortarra lehenengoan eta Ivan Rivado bilbotarra hurrengo bietan.

Zapatun laugarren aldia beteko du Landako Erakustazokan izango den Txotx! Mini Ramp Txapelketak. Aurreko urteetako irabazleak euskaldunak izan dira: Alain Goikoetxea algortarra lehenengoan eta Ivan Rivado bilbotarra hurrengo bietan. Antolatzaileek diotenez frantziarrei eta ingelesei gustatzen zaie euskaldunekin lehiatzea \"maila errespetagarria dugulako\"; beraz \"txapelketa erakargarria da kanpokoentzat\". Baina gure maila goratzeaz gainera, \"pike sano bat\" ere badagoela diote eta aurten tronuaren bila datoz. Irabazleari eskaintzen dioten aurreskua albotik beharrean aurrez aurre bizi nahi dute. Pike sanoa ikuskizunaren mesedetan izan dadila. Guztira 60 skatelari lehiatuko dira, 12:00etatik aurrera, Landako Erakustazokan egokitutako moduluetan. Gaur egun, \"Estatu mailan aurkitu daitekeen skatearen inguruko txapelketari garrantzitsuena da eta Europan ere sona hartu du\", azpimarratu zuen Gaizka Izagarri antolatzaileak. Horregatik, ez da erraza irabazleen kiniela osatzea. Rivado eta Goikoetxeaz gainera, beharbda, Aaron Sweeney ingelesa bereiztu daitezke faboritoen artean. 9.000 euro banatuko dituzte saritan; 4.000 irabazleak. Kalitatea azpiegituretan ere Skatelariek beren mailaren araberako azpiegiturak aurkituko dituzte. Urtero berritzaileak izaten saiatzen dira, ahal den neurrian eskaintza osatzen eta zabaltzen. Aurten arrapala nagusiak 25 metroko zabalera du eta ez da puntan amaitzen; azken unean beherantz egiten du. Best Trick-erako moduluak V itxura izango du (Volcom delako txapelketako babeslea) eta egurrezkoa izango da. Era berean, lehenengoz, street modulua ipiniko dute, areto-futbol kantxa baten neurrikoa eta skatea daraman edonork ibili ahalko da gora eta behera. Bestalde, ohi moduan, txotx egiteko sagardo kupel bi ipiniko dituzte. Azkenik, eguna borobiltzeko Voxson (Alemania-Belgika) eta Sermonds taldeen kontzertuak hasiko dira 22:00etan LuscoFusko tabernan. Bai kontzertuak eta bai txapelta dohainik izango dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!