Sasikoak bere esku du mailari eustea

Anboto 2010ko mai. 10a, 14:19

Etxean 5-4 menderatu zuten Soloarte. 0-4 galtzen zihoazen eta bost minutuan markagailua irauli zuten. Ondorioz, Soloarte gainditu dute sailkapenean eta azken jardunaldian euren esku dago mailari eustea.

Etxean 5-4 menderatu zuten Soloarte. 0-4 galtzen zihoazen eta bost minutuan markagailua irauli zuten. Ondorioz, Soloarte gainditu dute sailkapenean eta azken jardunaldian euren esku dago mailari eustea. Sasikoak jaitsiera postuan ekin zion Soloarteren kontrako partiduari. Puntu bi goitik zegoen aurrez aurre zuten taldea. Azken jardunaldian besteen emaitzen menpe egon nahi ez bazuten irabazi beharra zuten. Partidu estuan 5-4 menderatu zuten Basauriko taldea. Lehia amaitzeko bost minuturen faltan 0-4 galtzen zihoazen. Sasikoak atezain jokalaria atera eta partidua launa berdindu zuen. Garaipenaren gola partidua amaitzeko bost segundoren faltan sartu zuten. A ze sufrimendua, a ze gozatua, a ze miraria! Ondorioz, Sasikoak aurrea hartu dio Soloarteri sailkapenean. Azkenengo jardunaldian Muriedas taldearen kantxan jokatuko dute eta Soloartek Elemental Peñucas hartuko du etxean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!