Gaur, 19:00etan hasita, La imagen y la idea: la aventura doble de Coleridge hitzaldia eskainiko du Gabriel Insausti irakasle eta poeta donostiarrak.
Gaur, 19:00etan hasita, La imagen y la idea: la aventura doble de Coleridge hitzaldia eskainiko du Gabriel Insausti irakasle eta poeta donostiarrak.
Atzo hasi zen Pentsamenduaren Poesia jardunaldia, eta gaur da jardunaldiaren bigarren emanaldia. 19:00etan hasita, La imagen y la idea: la aventura doble de Coleridge hitzaldia eskainiko du Gabriel Insausti irakasle eta poeta donostiarrak, Inglaterrako erromantizismoaren sortzaileetako bat izan zen Coleridge-ren obrari buruz. Berbaldia honen ondoren, poesia errezitaldia eskainiko dute Leire Bilbao, Hasier Larretxea eta Karlos Linazasoro poetek Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Atzo, Paul Celan: \"Verdad dice, quien dice sombra\" berbaldia eskaini zuen Francisco Jarauta unibertsitateko irakasle eta filosofoak. Berbaldiaren ondoren, biolinaren doinuak lagundutako poesia errezitaldia eskaini zuten Angel Erro, Itziar Minguez eta Karmele Igartu poetek.
Pentsamenduaren, arrazoimenaren arabera sortu eta ordenatutako berbak poeta eta pentsalarien ahotik zuzenean jasotzeko aukera da Pentsamenduaren Poesia jardunaldiotakoa.