Durango Ilarduyak 13-28 irabazi dio Ingenieros Industriales Madrilgo taldeari asteburuan. Jaitsiera promozioko bueltako partidua zapatu arratsaldean jokatuko dute Arripausuetan.
Durango Ilarduyak 13-28 irabazi dio Ingenieros Industriales Madrilgo taldeari asteburuan. Jaitsiera promozioko bueltako partidua zapatu arratsaldean jokatuko dute Arripausuetan.
Mailari eusteko borrokan Durango Ilarduyak emaitza bikaina ekarri zuen Madrildik (13-28). Lehenengo zatian DRTk bere erritmoa ezarri zuen (maila bat gorago jokatzen du) eta abantailarekin joan ziren aldageletara.
Bigarren zatian, madrildarrak partiduaren bila atera zien beharrak eraginda. DRTk, aldiz, ez zuen lehen zatiko ahalik erakutsi. Talde bakoitzak bina entsegu lortu zituen bigarren zatian.
DRTk abantaila onagaz egingo dio aurre zapatuan, 16:00etan hasita, jokatuko den bueltako lehiari. Ohorezko B mailan jarraitzea izango dute jokoan.