Partidu baten faltan matematikoki Bigarren Erregionaleko txapeldun dira durangarrak.
Ibaibideren aurka jokatu zuen domekan ligako azken aurreko partidua, eta 3-7 irabazita, bigarren sailkatua lau puntura du. Beraz, partidu baten faltan matematikoki Bigarren Erregionaleko txapeldun dira durangarrak. Erregionaleko lehen mailan jokatuko dute datorren denboraldian.
Norgehiagoka ona jokatu zuen Mendibeltzek Ibaibideren kontra. Gainera, lesionatuta zeuden bi jokalari berreskuratu zituen partidu honetarako. Nagusitasuna erakutsi zuen Durangoko taldeak, eta horren erakusgarri da 0-3 irabazten hasi zirela. Horren aurrean, Ibaibidek asko arriskatu zuen; gol batzuk lortu zituen, baina jaso ere bai. Atezain-jokalari tresna erabili zuten, baina ez zuten partiduari buelta ematea lortu.
Ritxik lau gol sartu zituen, Bokik 2 eta Iñakik bat.