Udaberriko kontzertuak, maiatzean

Anboto 2010ko api. 24a, 10:00

Maiatzean zehar lau kontzertu izango dira Bartolome Ertzilla musika eskolan.

Maiatzean zehar lau kontzertu izango dira Bartolome Ertzilla musika eskolan. Maiatzaren 5ean hasiko da egitaraua. VII Saxo-Okea ospatuko da arratssaldeko 18:30etik aurrera. Bertan 25 ikaslek rock eta pop abesti ezagunak joko dituzte, CD-ez lagunduta. Sarrera doan izango da eta iraupena ordu 1 eta 15 minutukoa, gutxi gora behera. Maiatzaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, Kamarako Musika-Kontzertua izango da. Maila ertaineko Leioako kontserbatorioko ikasleek programa \"oso erakargarria\" erakutsiko dute, antolatzaileen esanetan. Sarrera doan eta iraupena ordu batekoa izango da. Maiatzaren 21ean, Sarrera Libreko III. jardunaldia egingo da, arratsaldeko 17:00tik 20:00ra. Era berean, arratsaldeko 18:00tan, Leioako kontserbatorioko ikasleek Tronpeta Kontzertua eskainiko dute. Programa amaitzeko, maiatzaren 28an, \"Das Namenfest\" Umeen Opera eskainiko dute Durangoko musika eskolako bakarlari, orkestra eta koroak. Emanaldi hau Zornotzan izango da.

EIO

Bestalde, Durangoko Kontserbatorioko lau ikaslek Euskadiko Ikasle Orkestran parte hartuko dute, Irun, Bilbo, Gasteiz eta Venezuelan emango diren kontzertuetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!